2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Honako hau borondatez ordaintzeko epea: lurraren gaineko kontribuzioa eta jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga, 2026ko lehen seihilekoa
Aditzera ematen da Castejóngo Udalak kobratuko dituela lurraren gaineko kontribuzioaren eta jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zergaren ordainagiriak, 2026ko ekitaldiko lehenbiziko seihilekoari dagozkionak, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduarekin.
%15eko hobaria aplikatuko da likidazio-balioan, energia berriztagarriko autokontsumorako instalazioak (10 kW artekoak) dituzten lehen etxebizitzen kasuan. Hori dena, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 140. artikuluaren 5. apartatuarekin (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Hobari hori eskatu duten zergadun guztiei aplikatuko zaie.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea 2026ko ekainaren 26an bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.
Castejónen, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2606888