101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hirigintza-hitzarmena Zerradoan oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua egiteko. Jendaurrean jartzea

2025eko maiatzaren 26ko Osoko bilkurako akordioaren bidez onetsi da Uharte Arakilgo Udalaren eta EXTRU SA enpresaren arteko hirigintza-hitzarmena, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua egiteko, iparraldetik hegoaldera NA2410 errepidea Zerradoa kalearekin lotuz, Zerradoa errekaren eskuineko ertzetik, UO39, UO14 eta UO12 unitateen bidez; baita eremuko gainerako urbanizazio-obrak nola egin zehazteko ere. Akordio haren bidez xedateu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten denaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharte Arakilen, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2606479