2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Artazuko Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artazuko udalerrian suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Artazun, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.
Iragarkiaren kodea: L2606740