1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
247/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen zerrenda.
Azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren Institutua sortu zen (Justiziako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 76/2019 Ebazpenaren bidez, "Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutu" izena eman zitzaion), funtzionamendu-araubidea onetsi zen, eta lanpostuen zerrenda argitara eman zen.
Justizia ministroaren 2012ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren Institutuko lanpostuen zerrenda aldatzea onetsi zen, besteak beste, eta Auzitegi-mediku orokorren kidegoko hamar plazaren zuzkidura finkatu zen.
Azken urteetan, auzitegi-medikuntzaren institutuek eskumen gehiago hartu dituzte, eta auzitegi-patologiako eta -klinikako zerbitzuen kasuek gora egin dute etengabe. Premia horiei behin-behinean erantzun zaie, langileen errefortzuen bidez, baina ezinbestekoa da funtzionarioen zuzkiduraren handitze hori finkatzea, dauden premiei behar bezala erantzuteko. Zehazki, plaza hauek finkatu behar dira: auzitegi-medikuaren plaza bat eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko bi plaza.
Halaber, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan ezarri zen eredu judiziala eraldatzeko prozesua, Justiziako Zerbitzu Publikoaren efizientzia hobetzeko neurriak zehaztuta, eta horrek ekarri du bulego judiziala ezartzea auzialdiko auzitegiekin batera. Hori dela eta, komeni da Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen arau-eskakizunak eguneratzea eta egokitzea; izan ere, nahiz eta organo horri ez dioten berariaz eragiten lege organikoaren xedapenek, institutua lurraldeko egitura judizialaren barnean dago.
Horri dagokionez, Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 181/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko Justizia Administrazioaren zerbitzuen ekintza-plan bat ezarri zen 2025-2027 aldirako, eta hartan ezarri zen produktibitate-osagarria handituko zela, zeina berariazko osagarriaren barnean integratu baita, eredu judizial berria ezartzeko prozesuan onetsitako lanpostuen zerrendan.
Azaldutako guztiagatik, oinarri harturik Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko zuzendariak egindako proposamena, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, eta bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 523. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean ezarritako moduan.
2. Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen zerrenda finkatua jasotzea eta publizitatea ematea, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila premiatzea, orok jakin dezan, eta xedatzea argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dituela ondorioak.
Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ZERRENDA
Udalerria: Iruña.
Destinoko zentroa: Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua.
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | SARBIDEA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Auzitegi-mediku orokorra | 1 | 22.918,92 | 8.077,96 | Generikoa | Auzitegi-medikuak | A | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | Guardiak |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | 2 | 3.732,36 | 12.229,98 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | |
II. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ZERRENDA
Kudeaketa-zentroa: Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusia
Autonomia-erkidegoa: Nafarroako Foru Komunitatea.
Udalerria: Iruña.
Destinoko zentroa: Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua.
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | SARBIDEA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| NAMZKIko zuzendaria | 1 | 22.918,92 | 13.618,15 | Berezia | Auzitegi-medikuak | A | Izendapen askea | Justizia Adm. | | 1, 2, 3, 4 | Guardiak |
| Auzitegiko Klinikako Zerbitzuko burua | 1 | 22.918,92 | 12.826.70 | Berezia | Auzitegi-medikuak | A | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 3 | Guardiak |
| Auzitegiko Patologiaren Zerbitzuko burua | 1 | 22.918,92 | 12.826.70 | Berezia | Auzitegi-medikuak | A | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 4 | Guardiak |
| Auzitegi-mediku orokorra | 11 | 22.918,92 | 8.077,96 | Generikoa | Auzitegi-medikuak | A | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | Guardiak |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | 5 | 3.732,36 | 12.229,98 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | |
| Laguntza Judiziala | 1 | 2.804,52 | 12.391,82 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | |
Merezimenduak:
1. Auzitegi-medikuntzaren berezko jardun-arloetako ezagutza espezifikoak.
2. Lanaren antolaketari eta langileen kudeaketari buruzko ezagutzak.
3. Auzitegi-medikuntzako arlo klinikoei buruzko ezagutzak eta esperientzia.
4. Auzitegiko patologiari buruzko ezagutzak eta esperientzia.
Iragarkiaren kodea: F2606617