101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearden Batzar Nagusiak, 2016ko otsailaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluan.

Erabaki hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan, interesdun orok aztertzen ahalko du espedientea Mankomunitatearen egoitzan, bidezkotzat jotzen diren alegazio eta erreklamazioak egin ahal izateko.

Garesen, 2026ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Beatriz Ordóñez Ancín.

Iragarkiaren kodea: L2606785