101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Akats zuzenketa, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskalaren hasierako onespenean

Akats bat atzeman da Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskalaren hasierako onespenaren iragarkian (2026ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa). Beraz, akatsa zuzentzen da:

Lehen paragrafoan, honako hau dioen tokian: "Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea)".

Honako hau behar du: "Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea)".

Mendigorrian, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2607073