2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 50., 51. eta 54. artikuluetan. Hasierako onespena
Galipentzuko Udalak, 2026ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikingintza-ordenantzaren 50., 51. eta 54. artikuluen aldaketa.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egokitzat jotako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Galipentzun, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.
Iragarkiaren kodea: L2606908