1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
248/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoari dagozkion lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
Hala xedatzen baitu Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak zazpigarren xedapen gehigarrian fiskaltzaren bulegoari dagokionez, lege organiko horren xedapenak eta antolamendu-arauak erreferentzia izanen dira fiskaltzetako lanpostuen antolaketan.
Horregatik, bete beharrez xedatuta dagoena Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 435.1, 436.3 eta 438.3 artikuluetan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 5eko 74/2014 Foru Aginduan, zeinaren bidez zehaztu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren egitura eta antolaketa, martxoaren 5eko 29/2014 Foru Dekretua eman zen, hasiera batez onesten zuena Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu zerrenda. Azaroaren 5eko 104/2014 Foru Dekretuak aldatu zuen, idazkari pertsonalaren lanpostuaren berariazko osagarria handitzeko.
Gero, Justizia Ministerioak, martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko lanpostuen zerrenda onetsi zuen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegorako, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegorako eta Laguntza Judizialeko kidegorako. Era berean, 2019ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, Justiziako ministroak onetsi zuen, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoaren plantilla organikoa aldatzea, eta Iruñeko zuzkiduran plaza bat gehitu zuen Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako, eta beste bat Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegorako.
Errefortzuko plazen bidez konpondu da, behin-behinean, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren ohiko jardueran tresna eta prozesu informatiko berriak sartzeak ekarritako premia, baina hori dela eta, ezinbestekoa da orain Fiskaltzaren Bulegoko funtzionarioen zuzkiduraren gehikuntza finkatzea (kasu honetan, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan), behar horri behar bezala erantzuteko.
Halaber, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan ezarri zen eredu judiziala eraldatzeko prozesua, Justiziako Zerbitzu Publikoaren efizientzia hobetzeko neurriak zehaztuta, eta horrek ekarri du bulego judiziala ezartzea auzialdiko auzitegiekin batera. Hori dela eta, komeni da Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko lanpostuen arau-eskakizunak eguneratzea eta egokitzea; izan ere, nahiz eta organo horri ez dioten berariaz eragiten lege organikoaren xedapenek, institutua lurraldeko egitura judizialaren barnean dago.
Horri dagokionez, Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 181/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko Justizia Administrazioaren zerbitzuen ekintza-plan bat ezarri zen 2025-2027 aldirako, eta hartan ezarri zen produktibitate-osagarria handituko zela, zeina berariazko osagarriaren barnean integratu baita, eredu judizial berria ezartzeko prozesuan onetsitako lanpostuen zerrendan.
Azaldutako guztiagatik, oinarri harturik Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko zuzendariak egindako proposamena, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, eta bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 523. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoari dagozkion lanpostuen zerrenda aldatzea, ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzetan.
2. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko lanpostuen zerrenda finkatua jaso eta argitaratzea, II. eranskinean ezarritakoaren arabera, bai eta haren kode espezifikoak ere, III. eranskinean zerrendatutakoak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila premiatzea, orok jakin dezan, eta xedatzea argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dituela ondorioak.
Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ZERRENDA
Udalerria: Iruña.
Destinoko zentroa: Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoa
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | SARBIDEA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Fiskaltzaren Bulegoko Izapidetze P. eta A. | 1 | 3.732,36 | 10.073,27 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lekualdatze-lehiaketa | Justizia Adm. | | | |
II. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ZERRENDA FINKATUA
Kudeaketa-zentroa: Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusia
Udalerria: Iruña.
Destinoko zentroa: Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoa
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | SARBIDEA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzailea | 1 | 4.390,20 | 16.440,09 | Berezia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Administrazio Justizia | | 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 21, 22, 23, 24, 25, 30, 43, 46, 49, 56, 57, 58, 59, 60, 70, 80 | |
| Idazkari pertsonala | 1 | 3.732,36 2.804,52 | 11.668,92 10.890,96 | Berezia | Izapidetze P. eta A. / Laguntza Judiziala | C / D | Izendapen askea | Administrazio Justizia | | 21, 22, 24, 43, 46, 49, 50, 57, 59, 60, 70, 71, 72 | |
| Erregistro, Estatistika eta Kalitatearen Kontrolerako arduraduna | 1 | 3.732,36 | 12.466,75 | Berezia | Izapidetze P. eta A. | C | Berariazko lehiaketa | Administrazio Justizia | | 21, 22, 23, 24, 25, 30, 42, 43, 46, 50, 56, 57, 59, 60 | |
| Bulego fiskaleko Kudeaketa P. eta A. | 2 | 4.390,20 | 12.557,38 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lekualdatze-lehiaketa | Administrazio Justizia | | | |
| Fiskaltzaren Bulegoko Izapidetze P. eta A. | 12 | 3.732,36 | 10.073,27 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lekualdatze-lehiaketa | Administrazio Justizia | | | |
| Bulego Fiskaleko Laguntza Judiziala | 3 | 2.804,52 | 9.443,64 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lekualdatze-lehiaketa | Administrazio Justizia | | | |
Udalerria: Tutera.
Destinoko zentroa: Tuterako Lurralde Ataleko Fiskaltzaren Bulegoa
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | SARBIDEA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATUKO DIREN MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Fiskaltzaren Bulegoko Izapidetze P. eta A. | 2 | 3.732,36 | 10.073,27 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lekualdatze-lehiaketa | Administrazio Justizia | | | |
| Bulego Fiskaleko Laguntza Judiziala | 1 | 2.804,52 | 9.443,64 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lekualdatze-lehiaketa | Administrazio Justizia | | | |
III. ERANSKINA.–KODEAK
–Arlo hauetako ezagutzak.
11 Zuzenbide Prozesal Zibila.
12 Zigor Zuzenbide Prozesala.
13 Administrazioarekiko Auzien Zuzenbide Prozesala.
14 Lan arloko Zuzenbide Prozesala.
15 Ezagutza prozesal espezializatuak.
16 Merkataritza Zuzenbidea.
17 Familia.
18 Adingabearen Legea.
21 Informatika-aplikazioak.
22 Estatistika eta/edo kontabilitatea.
23 Zuzendaritza/Giza baliabideen kudeaketa.
24 Zuzendaritza/Kalitatearen kudeaketa.
25 Prestakuntza/Informazioa.
–Esperientzia.
30 Jurisdikzio-ordena guztietan.
42 Erregistroan eta banaketan.
43 Estatistikan eta/edo kontabilitatean.
46 Informazioan eta komunikazioan.
49 Seinalamenduen agendan.
50 Ikus-entzunezko baliabideak maneiatzea.
56 Zuzendaritza/Giza baliabideen kudeaketan.
57 Zuzendaritza/Kalitatearen kudeaketan.
58 Prestakuntzan.
59 Aplikazio informatikoen kudeaketa.
60 Fiskaltzan.
–Hizkuntza.
70 Euskararen ezagutza.
71 Ingeleseko ezagutza.
72 Frantseseko ezagutza.
–Tituluak.
80 Zuzenbideko lizentziaduna.
Iragarkiaren kodea: F2606619