2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Girgillaoko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, 2026. urterako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,25 izanen da katastroko balioen gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %2 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa %12 izanen da.
–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
Lizentziak, kontzesioak eta baimenak izapidetzeko tasak:
a) Obra lizentziaren eskaera: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:
- Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
- Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
- Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
- Betiere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
Etxarren Girgillaon, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2606697