101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORAURENGO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko. Jendaurreko informazioa

Soraurengo Kontzejuaren Batzarrak, 2026ko apirilaren 20an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hastea lursail jakin batzuk desfektatzeko prozedura (lursail horiek jabari publikokoak dira, eta baldintza-agirian adieraziak daude), ondoren haien erabilera Sorauren Energía energia-komunitatearen alde lagatzeko, plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Baldintza agiriaren I. klausulan honako hau zehazten da:

ESPARRU ZK.

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

1

Sorauren (Ezkabarte)

14

631

1.500 metro koadro

Orobat, erabaki zen onestea Sorauren Energíari herri-lurren erabilera lagatzeko prozedura arautzen duen baldintza-agiria. Lagapenaren xedea da lur horietan instalatzea behe-tentsioko instalazio elektriko bat - autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat, energia elektrikoa sortzeko energia-komunitateko bazkideen alde (Soraurengo Kontzejua barne).

Desafektazioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdunek erabakiaren testu osoa eta harekin lotutako dokumentazioa kontsultatzen ahal dituzte, jendaurreko aldian, Ezkabarteko Udalaren bulegoan.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Soraurenen, 2026ko maiatzaren 12an.–Kontzejuko burua, Elena Arteta Orradre.

Iragarkiaren kodea: L2606953