1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
48E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, akatsak zuzentzen dituena Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 216E/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez dirulaguntza honen 2026ko deialdia onetsi baitzen: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". DDBN kodea: 867288.
Akats bat atzeman da "Balorazio Irizpideak (100 puntura arte)" II. eranskineko a.4 atalean aipatutako urteko zenbatekoan, 2026ko deialdi honen oinarri arautzaileetan: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". Beraz, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak proposatzen du akats hori zuzentzea egoki den akats zuzenketaren bidez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluaren bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. a.4 atala zuzentzea "Balorazio Irizpideak (100 puntura arte)" II. eranskinean, 2026ko deialdi honen oinarri arautzaileetan: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". Hona hemen idazketa berria:
"Entitateak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du 2026. urtean harrera eta lagun egiteko proiektuetarako, 0 eta 29.999 euro arteko dirulaguntza izendun baten bidez".
"Entitateak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du 2026. urtean harrera eta lagun egiteko proiektuetarako, 30.000 eta 99.999 euro arteko dirulaguntza izendun baten bidez".
"Entitateak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du 2026. urtean harrera eta lagun egiteko proiektuetarako, 100.000 eurotik gorako dirulaguntza izendun baten bidez".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Eva Gurria Marco.
Iragarkiaren kodea: F2606964