101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETAKO KONTZEJUA

Espedientea: Mugaketa, 29. poligonoko 31. lurzatian

Kontzejuak, 2026ko apirilaren 18an egin bilkuran, ERABAKI hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin:

1. Hasiera ematea mugaketa-espediente bati, kale publiko bati dagokiona (txostenean Mendiko bidea ere deitzen zaio), 29. poligonoko 31. katastro-lurzatiari dagokionez.

2. Peritu-txostena onestea, eta espediente osoa 29. poligonoko 31. lurzatiko titularrei helaraztea, eta hilabeteko epea ematea, aurkeztea izan dezaten beren eskubide eta interes legitimoei komeni zaizkien alegazioak. Txostenean antzemandako akatsak zuzendu dira.

3. Mugaketa-lanak irailaren 7an egingo dira, goizeko 10:00etan, 29. poligonoko 31. lurzatian.

Aritzaletan, 2026ko apirilaren 18an.–Kontzejuko jarduneko burua, Alfredo Marcaláin Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2606947