1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
921/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen baita. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.1.b) artikuluak gaikuntza ematen dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari foru aginduaren I. eranskina ebazpen bidez aldatzeko, unibertsitate irakaskuntza ofizialekin bat eguneratu edo egokitu behar denean.
Apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean egindako azken aldaketaz geroztik, zenbait proposamen jaso dira, partikularrek, erakundeek, elkargo profesionalek eta bestelako organismoek egindakoak, titulazio akademiko batzuk eransteko, hasieran aurreikusi ez zirenak espezialitateetan sartzeko baldintza gisa. Espedientean bildu dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emandako txostenak, zeinetan proposamen horiek onartzea edo ez onartzea proposatzen baita.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduak (zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira. Eranskina honela aldatzen da:
A.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
–Enpresen Administrazioa espezialitatean, Fiskalitate eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua eransten da.
–Analisi eta Kimika Industriala espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Biologia eta Geologia espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Osasun arloko Biologia.
- Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.
–Marrazketa espezialitatean, Ingeniaritzako tituluak edo Mekatronikako gradua eransten dira.
–Ekonomia espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Filosofia, Politika eta Ekonomia.
- Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa.
–Filosofia espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Filosofia, Politika eta Ekonomia.
- Antropologia Sozial eta Kulturala.
–Fisika eta Kimika espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Osasun arloko Biologia.
- Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.
–Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Filosofia, Politika eta Ekonomia.
- Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa.
–Ostalaritza eta Turismoa espezialitatean, Fiskalitate eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua eransten da.
–Informatika espezialitatean, Ingeniaritzako titulazioa edo Ingeniaritza Elektrikoko gradua eransten da.
–Esku-hartze Soziokomunitarioa espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Antropologia Soziala.
- Politika eta Administrazio Zientziak.
–Laborategia espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Gaztelania eta Literatura espezialitatean, Politika eta Administrazio Zientzietako lizentzia edo gradua eransten da.
–Matematika espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa.
- Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.
–Musika espezialitatean, Musika Moderno Komertzialeko lizentzia edo gradua eransten da.
–Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Prozesu Eragiketak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa espezialitatean, Fiskalitate eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua eransten da.
–Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, Fiskalitate eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua eransten da.
–Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean, Fiskalitate eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua eransten da.
–Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Elikagaien Industriako Prozesuak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Osasun Prozesuak espezialitatean, Osasun arloko Biologiako lizentzia edo gradua eransten da.
–Komunitatearentzako Zerbitzuak espezialitatean, lizentzia edo gradu hauek eransten dira:
- Antropologia Soziala.
- Politika eta Administrazio Zientziak.
–Sistema eta Aplikazio Informatikoak espezialitatean, Informatikako lizentzia edo gradua eransten da.
B–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa:
–Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanak espezialitatean, goi mailako teknikariaren titulu hauek eransten dira:
- Energiaren Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa.
- Energia eta Ur lanbide-arloko goi mailako teknikariaren titulu bat.
C.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:
–Informatikako Baliabideak espezialitatean, Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia edo gradua eransten da.
2. Hezkuntza Departamentuaren webgunean osorik argitaratzea, informazioa emateko, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, foru agindu honen I. eranskina: Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak kudeatzeko arauak.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta haren menpeko Langileen Kontrataziorako Atalera (den-denak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 8an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.
Iragarkiaren kodea: F2606883