101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2026ko maiatzaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako Udalaren plantilla organikoaren aldaketa, eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako aldaketa toki-erakunde honen Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Lizarran, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2606858