101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa

Aditzera ematen da 2026ko ekainaren 30ean bukatuko dela borondatezko epea 2026ko lehen seihilekoko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahalko dira Murchanteko Udalaren edozein banku-kontutan.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 30ean igorriko dira kontuetara.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak hasiko dira.

Murchanten, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2606978