2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onetsi zuen aldatzea Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantza.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Honako honek ordezten du B1 apartatua, 4. artikuluko tarifen taulan:
| EGUESIBARREN ERROLDATUAK | EGUESIBARREN ERROLDATU GABEAK |
Kirol eskolak | 132,72 euro | 172,58 euro |
Astean egun bakarreko entrenamendua, xakea, gimnastika erritmikoa eta taekwondoa, kirol eskolak | 99,54 euro | 129,43 euro |
Sarrigurenen, 2026ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2606923