2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Gutxieneko zerbitzuak ezartzea, Cascanteko Coloretes haur-eskolako langileek 2026ko maiatzaren 7an greba egiteko deialdia dela eta
Cascanteko Alkatetzak 2026ko maiatzaren 6an eman ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu da:
Lehena.–MARIA CRISTINA SI enpresako langileek (enpresa hori da Coloretes haur-eskolako zerbitzua kudeatzeko kontratuaren adjudikazioduna) eginen duten greban, funtsezko gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko dira:
–Ikastetxeko zuzendaritza.
–Haur hezitzaile bat bi unitateko edo zatiki bakoitzeko.
–Jantokiko laguntzaile bat.
–Garbiketa-lanak egiten dituen pertsona bat.
Bigarrena.–Aurreko artikuluan jasotzen diren oinarrizko zerbitzuak emanen dituzte MARIA CRISTINA SI enpresa kudeatzaileko zuzendaritzak izendatutako gutxieneko zerbitzuetako langileek; aurretik, sindikatu-ordezkaritzari entzunen dio.
Hirugarrena.–Lehen zenbakian aipatu gutxieneko zerbitzuak egiteko hautatzen diren langileek zerbitzua ematen ez badute edo hartan edozein aldaketa eginez gero, legearen kontrakotzat joko da ondorio guztiekin, eta zerbitzua bete ez edo hura aldatzen dutenek erantzukizuna izanen dute; hori guztia bat etorriz martxoaren 4ko 17/1977 Errege Dekretu Legearen 16. artikuluan xedatutakoarekin.
Era berean, dagozkion kontratu-erantzukizunak izanen ditu enpresak, berak ematen baitu Coloretes haur-eskolako zerbitzua, ez baditu betetzen ebazpen honetan zehaztutako gutxieneko zerbitzuak.
Laugarrena.–Aurreko apartatuetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen araudiak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.
Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cascanteko Udalaren iragarki-taulan eta jakinaraz dakiola MARIA CRISTINA SI enpresari, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazpen honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, errekurtso hauek jar daitezke:
1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
2. Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakien aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
3. Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Cascanten, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2606680