101. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Subitzako 7. poligonoko 91. lurzatian. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2026ko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Subitzako 7. poligonoko 91. lurzatian, Daniel Ibarrola Elizagarayk sustatua. Plan horren testu bategina onetsi zen 2026ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, horrela aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2606909