242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 3075/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Laura Marcos Mayor andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4277/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela deialdi hau: deialdia, basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

2699/2024 EBAZPENA, 2024ko azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "VIVA (HORIZON KDT-JU-2023-2-RIA)".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

444/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, ikastetxe itunduetan eta curriculum egokituko programak emateko baimena duten entitateetan, egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden ikasleei laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena 2024-2025 ikasturterako. DDBN identifikazioa: 767747.

1.7. BESTELAKOAK

334E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategia, eta ezartzen baitira hura sustatzeko antolaketa eta kudeaketa egiturak.

439/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2024-2025 ikasturterako.

4189/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita administrazio espediente bat, Meatzeetako Ingeniari Teknikoen eta Meatzeetako Fakultatibo Perituen elkargo ofizialen Kontseilu Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztu duten administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (358/2024 prozedura arrunta).

443E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Oltza Zendeako udal mugartean grafito artifiziala eta bigarren mailako beste produktu batzuk fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena orratzak fabrikatzeko prentsa bat jartzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Graftech Ibérica SL da.

445E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Eguesibarko udal mugartean kokatutako hodi metaliko soldatuak fabrikatzeko instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Jose María Bereciartu SA da.

446E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Kasedako udal mugartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena, helburu duena scrubber motako gas-garbigailu bertikal berri baten proiektua gauzatzea (4. nabean). Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Viscofan España SLU da.

447E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita San Adriango udal mugartean malta fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratua, gauzatu ahal izateko instalazioa Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 Betearazpen Erabakira egokitzeko proiektua, erabaki horretan ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Intermalta SA da.

487E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita, Tuterako udal mugartean, hondakinen tratamendurako zentroa eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegia biltzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratuan zehaztutako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera; horren ondorioz, Erriberako Mankomunitatearen titularitzapekoa den instalazioak eta bertako jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

1112E/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Adra Fotovoltaica SLU, Ijan Fotovoltaica SLU, Iridio Fotovoltaica SLU, Lantano Fotovoltaica SLU eta Naos Fotovoltaica SLU enpresek, hurrenez hurren, Tafallako udal-mugartean sustatutako "Tafalla Sol", "Tafalla Altair", "Tafalla Polux", "Tafalla Sargas" eta "Tafalla Polaris" eguzki instalazio fotovoltaikoen eta Tafalla Banaketako Transformazio Azpiestaziorainoko (BTA) transformazio eta hustuketarako azpiegituren ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena.

1114E/2024 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Andosillan, Áridos y Excavaciones Vicuña S.L. enpresak sustatuta, "Vicuña III" legar hobia ustiatzeko proiektuaren ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena. Proiektua ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2. taldean dago jasota, eta, beraz, ingurumen inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar du.

269/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateen dokumentuak sailkatzeko taula onesten duena.

109/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lur-ondasunen Erregistroan 2024ko azaroaren 30ean dauden ondasun higiezinen balioak.

ENKANTEA, Cortesko ondasun higiezinen batzuena.

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, peoiaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean

ANTSOAIN

Deialdia, mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-sistemako hautaproben bidez, aldi baterako kontratuarekin betetzeko dinamizazio komunitariorako laguntzailearen lanpostua, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

BARAÑAIN

24-01494 eta 24-01495 gora jotzeko errekurtsoak, honako deialdi hauei dagokienez: deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola I ikastetxean (euskara) sortzen diren beharrei erantzutearren; deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola II ikastetxean (gaztelania) sortzen diren beharrei erantzutearren

BERA

Deialdia, funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu bat, barne-igoera mugatuan eta oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

ORKOIEN

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoan 9 inspektore-lanpostu betetzeko. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

ZANGOZA

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko bost lanpostu, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzu orokorretako bi lanpostu, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

EGUESIBAR

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

ARTAXOA

Deialdia, garapen-bidean dauden herrialdeetan 2024an proiektuak egiteko laguntzena. Laburpena

BIURRUN-OLKOTZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 3. poligonoko 421., 425. eta 426. lurzatietan eta haiekin muga egiten duten espazio publikoetan, Olkozko iparraldean. Hasierako onespena

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Hasierako onespena

LIZARRA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 58. eta 381. lurzatietan, García Orcoyen Ospitaleko lerrokadurak eta bolumenak zehazteko. Hasierako onespena

LEITZA

4. poligonoko 103, 351 eta 405 lurzatien desafektazioa. Jendaurrean jartzea

LESAKA

Xehetasun-azterketa, UE-22 unitatean. Hasierako onespena

LOS ARCOS

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, plaka fotovoltaikoen instalazioa arautzeko

Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 5. poligonoko 21. lurzatian. Hasierako onespena

OBANOS

Deialdia, euskara ikastea sustatzeko laguntzak emateko. Laburpena 2023-2024 ikasturtea

OTEITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 336. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, 2024ko gabonetako txartelen lehiaketarena. Laburpena

Auzo Kontseiluen Erregelamendu Orokorra. Hasierako onespena

ZANGOZA

Deialdi publikoa, saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2024ko kanpainarena. Laburpena

TAFALLA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024ko udan euskarazko kanpaldietara joan direnei. Laburpena

UNTZUE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 11. lurzatian. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

VIANA

24-01460 gora jotzeko errekurtsoa, honi buruzkoa: behin betiko likidatzea UTC-2-ko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasak

DEIERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza ordenantzaren 83. artikuluan. Hasierako onespena