2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea aldaketa bat Udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan.
Iragarki honen bidez, betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2416373