242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Auzo Kontseiluen Erregelamendu Orokorra. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 7an:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Auzo Kontseiluen Erregelamendu Orokorra.

2.–Agintzea 30 eguneko epea ireki dadin informazioa publiko egin eta interesdunei entzunaldia emateko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratzen denetik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Hala gertatzen bada, ondorio juridikoak izan ditzan, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera. Halaber, Udalaren webgunean ere argitaratuko da.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2416937