2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
4. poligonoko 103, 351 eta 405 lurzatien desafektazioa. Jendaurrean jartzea
Leitzako Udalak, 2024ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leitzako 4. poligonoko 103, 351 eta 405 lurzatien desafektazioa, ondoren trukaketa egiteko 5. poligonoko 123 eta 124 lurzatiekin. Halaber, onetsi da desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria. Desafektazioaren ondoren, trukaketa eginen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernura, onets dezan.
Leitzan, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2416659