242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-sistemako hautaproben bidez, aldi baterako kontratuarekin betetzeko dinamizazio komunitariorako laguntzailearen lanpostua, sortzen diren beharrei erantzutearren

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 15ean, honako deialdi hau eta hura arautzeko oinarriak onetsi zituen:

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-sistemako hautaproben bidez, aldi baterako kontratuarekin betetzeko dinamizazio komunitariorako laguntzailearen lanpostua, Antsoaingo Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Orobat, onetsi zuen prozesuari hasiera ematea.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Deialdiaren oinarriak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://sedeelectronica.ansoain.es/eu.

Antsoainen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2416749