2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa egituratzailea Udal Planean, plaka fotovoltaikoen instalazioa arautzeko
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat egitea Udal Plan Orokorrean, plaka fotovoltaikoen instalazioa arautzeko Elortzibarko lurzoru urbanizaezinean, bat etorriz 2024ko azaroan idatzitako agiri teknikoarekin eta haren eranskinarekin. Agiria Teresa Nebreda Artiedak eta Rosa Sola Escribanok sinatu dute, eta eranskina, berriz, Rosa Sola Escribanok.
Bigarrena.–Bi urtez etetea lurzoru urbanizaezinean eguzki-plakak instalatzeko baimenak ematea, udal-mugarte osoan.
Ekainaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarriko da erabaki hori, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan. Jendaurrean dagoen bitartean, plana aldatzeko proiektua udaletxean egonen da, kontsultatzeko. Interesdunek egoki irizten dituzten alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko aldian.
Osoko bilkuraren erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2024ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2416699