242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 3075/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Laura Marcos Mayor andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 54E/2021 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi horretan, María Ángeles Pérez Gutierrez andreak eta Sonia Alcalde García andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 3075/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Laura Marcos Mayor andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko azaroaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2416554