242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, UE-22 unitatean. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, azaroaren 13ko 662/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du UE-22ko lerrokadurak zehazteko xehetasun-azterketa, Izaskun Rodriguez Maritxalar andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Lesakan, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2416452