242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

439/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2024-2025 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua onetsita, zeinaren bidez oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori, gero, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko ebaluazio alderdietatik abiatuta.

5. artikuluan: Foru dekretuak ezarritako ziurtagiriak:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

Uztailaren 4ko 294/2024 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2024-2025 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.

Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi librea eta egutegia ezartzea 2024-2025 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia, 2024-2025 ikasturtekoak, ebazpen honen 1., 2. eta 2. eranskinetan jasota dagoen moduan.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO SARRERA LIBREKO 2025EKO PROBAK EGITEKO BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

1.–Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2025. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntzen, mailen eta egutegiaren arabera.

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzako indarreko zehaztapenetan ezartzen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Matrikula librea formalizatzeko, ezinbesteko baldintza da hamasei urte izatea edo 2025ean betetzea. Era berean, hamalau urtetik gorakoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza batean matrikulatzen ahalko dira proba egiteko.

1.5. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.6. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.7. Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, hainbat azterketa-egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

1.8. Antolaketa arrazoiengatik, lehenago eginen dira NUHEOko testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko eta idatzizko bitartekotzako proba batzuk, ingelesezkoak eta euskarazkoak, egutegian adierazten den moduan (2. eranskina).

2.–Matrikula librea euskararako eta ingeleserako.

2.1. Aurreko urteetan euskaran eta ingelesean matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

2.2. Ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituzten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.

Halere, ikastaroetako ikasleek, ziurtagiririk gabe igotzen badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute, aurreinskripziorik gabe, aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe. Eskolek matrikulatzeko epe bat gordeko dute ikasle horientzat.

2.3. Aurreinskripzioa eginen da, bakarrik, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez, 2025eko otsailaren 10etik 25era arte, biak barne.

2.4. Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

2.5. Euskararen kasuan, gainera, matrikula librean erabil daitezkeen plazen zerrenda bat ezartzen da, eskolaren eta mailaren arabera.

EUSKARA

B1

B2

C1

Iruñeko HEO

30

100

200

Tuterako HEO

5

15

25

2.6. Zentroa zozkatzea eta esleitzea.

2.6.1. Euskararen eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat aplikatuko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

IRIZPIDEA

PT

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak.

2

Nafarroan bizi direnak.

1

Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira 3.4 puntuan adierazitakoak.

2.6.2. Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.

2.6.3. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.6.1 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, 2025eko otsailaren 26an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoko legelari batek.

2.6.4. Otsailaren 26ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripziorako aplikazio informatikoa erabiliko dute.

2.6.5. Izangaiek 2025eko martxoaren 5eko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

2.6.6. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2025eko martxoaren 6ko 14:30etik aurrera.

2.6.7. Euskararen kasuan, plaza hutsak esleitu ondoren, itxarote-zerrenda bat sortuko da maila bakoitzeko. Zerrenda horretan, lehenengo aukeran hautatutako eskola bakarrik hartuko da kontuan, eta plazarik lortu ez duen lehenengo eskatzailearekin hasiko da, eskaeraren erreferentzia-zenbakiaren arabera.

3.–Matrikula egitea.

3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea online eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, 2025eko otsailaren 17tik 24ra bitartean, bi egun horiek barne.

3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2024ko martxoaren 6tik 14ra arte (biak barne), ingeleserako eta euskararako aurreinskripzioa egin dutenentzat.

Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat eginen du eranskin honen 2.4 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

3.3.2. Onartutako pertsonek euskararako matrikula egin ondoren, eta plaza hutsik gelditzen bada, matrikulazio epe bat irekiko da: martxoaren 17ko 9:00etan hasiko da, eta martxoaren 19ko 23:59an bukatuko.

Plaza hutsak ordu-tarteetan esleituko dira, itxaroten dauden izangaien zerrendako ordenari jarraituz, betiere lehenengo aukeran.

3.4. Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:

a) NANaren / AIZaren / pasaportearen fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.

b) Euskararen eta ingelesaren matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta NANak / AIZak / pasaporteak ematen duten informazioarekin bat badator.

c) Euskara edo ingeleserako matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen.

3.5. 2024-25 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 17ko 43/2024 Foru Aginduan ezarrita daude (2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa).

3.5.1. Ordainketa egin ezean, matrikula ez da osatutzat joko.

3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

3.5.3. Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, matrikula onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik itzulketa eskatuz gero (apirilaren 15a baino lehen).

4.–Matrikulak onartzea.

4.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.

4.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 8ko 10:00etan.

4.3. Behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak apirilaren 8tik 14ra bitarte aurkezten ahalko dira, posta elektronikoaren bidez edo kasuan kasuko eskolan bertaratuz.

4.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 15ean, 14:30ean.

5.–Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

6.–Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena.

6.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, matrikula egiten dutenean.

6.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

2. ERANSKINA.–ZIURTAPEN PROBA BATERATUEN EGUTEGIA ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IRAKASKUNTZENTZAT, 2024-2025 IKASTURTERAKO

2024-2025 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat.

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2025eko maiatza/ekaina

2025eko apirila/maiatza

IA* eta IB**

NUHEO bakarrik

2025eko iraila

Alemana

A2

5/23 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B1

5/26 (arratsaldean)

9/5 (goizean)

B2

6/6 (arratsaldean)

9/9 (arratsaldean)

C1

6/9 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

Euskara

B1

5/30 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

B2

5/27 (arratsaldean)

4/28 (arratsaldean)

9/4 (arratsaldean)

C1

5/21 (arratsaldean)

4/28 (arratsaldean)

9/2 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/2 (arratsaldean)

NUHEO bakarrik: 5/19 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B1

5/29 (arratsaldean)

9/2 (goizean)

B2

6/2 (arratsaldean)

9/8 (arratsaldean)

C1

5/21 (goizean)

9/4 (goizean)

Ingelesa

B1

5/20 (arratsaldean)

4/29 (arratsaldean)

9/1 (arratsaldean)

B2

5/28 (arratsaldean)

4/29 (arratsaldean)

9/5 (arratsaldean)

C1

5/22 (arratsaldean)

5/6 (arratsaldean)

9/3 (arratsaldean)

Italiarra

A2

5/23 (goizean)

9/1 (goizean)

B1

5/22 (goizean)

9/9 (goizean)

B2

5/23 (goizean)

9/1 (goizean)

C1

5/22 (goizean)

9/9 (goizean)

* Idatzizko adierazpena.

** Idatzizko bitartekotza.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola ofizial bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

Goizeko probak 9:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak 16:00etan.

Iragarkiaren kodea: F2415428