2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 5. poligonoko 21. lurzatian. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak 2024ko azaroaren 12an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Dorreko 5. poligonoko 21. lurzatian, bertan dagoen eraikuntzaren bolumena aldatzeko. Plan hori Carlos Sisniega Sánchezek eta Brígida Soriano Garcíak sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2024ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2416765