1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Cortesko ondasun higiezinen batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko abuztuaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03647.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200103647 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. LOTEA.
Tuterako 1. Jabetza Erregistroa.
Deskribapena:
"Lehena.–Cortesko 1.803 zenbakiarekin inskribatutako finka, 2.229. liburukia; 78. liburua; 114681. folioa, bederatzigarren inskripzioa. Honela deskribatzen da Erregistroko liburuetan:
Hiri finka: etxe bat Cortesen, Plaza Iglesia 15, 2. poligonoa, 178. lurzatia. Mila ehun eta laurogeita bi oin karratuko azalera du; horietatik zazpiehun eta hogei eraikiak dira eta laurehun eta hirurogeita bi eskortakoak; neurri metrikoan laurogei metro eta berrogei dezimetro karratu dira guztira; horietatik berrogeita bederatzi metro karratu eraikiak dira eta hogeita hamaika metro eta berrogei dezimetro karratu estali gabeak. Mugakideak: sartu eta eskuinera, José Lalagunaren finka; ezkerrean, Antonio Arriazurena; eta atzealdean, apaizaren etxea edo parrokia-etxea, Planillo plazako hamaika zenbakia.
IDUFIR: 31018000588725".
Katastroan:
Cortesen, 2. poligonoko 178. lurzatia, 2. azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitateak.
KOKATZE KODEAK | HELBIDEA EDO PARAJEA | AZALERAK (m²) Nagusi komuna | ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA |
2 178 2 1 | Plaza Iglesia 15 | 152,00 | MERKATARITZAKO LOKALAK |
2 178 2 2 | Plaza Iglesia 15 | 3,00 | ATARIPEA |
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001623913HJ.
–2. LOTEA.
Tuterako 1. Jabetza Erregistroa.
Deskribapena:
"Lehena.–Cortesko 6.161 zenbakiarekin inskribatutako finka. 2.599. liburukia; 102. liburua; 131. folioa, bederatzigarren inskripzioa. Honela deskribatzen da Erregistroko liburuetan:
Hiri-finka: Beheko solairua eta gainean beste bat dituen etxe bat, estali gabeko eskortarekin, Cortesko Mártires de la Patria kaleko berrogeita bederatzi zenbakian. 2. poligonoa, 367. lurzatia. Guztira berrehun eta laurogeita zortzi metro eta hirurogeita bi eta erdi dezimetro karratuko azalera du; horietatik berrogei metro eta hirurogeita bi eta erdi dezimetro karratu beheko solairuan eraikitako zatia dira eta gainerakoa estali gabeko eremua edo eskorta. Etxebizitza bakarra da, bi solairuetan egina, guztira, bien artean, laurogeita bat metro eta hogeita bost dezimetro karratuko azalera eraikia duena, honela banatuta: ezkaratza, eskailera, sukaldea, jangela, logela bat eta komun bat beheko solairuan, eta ezkaratza eta hiru logela goiko solairuan. Mugakideak: aurrealdean, dagokion kalea; sartu eta eskuinera, kale bereko berrogeita hamaika zenbakiko etxea; ezkerrean, kale bereko berrogeita zazpi zenbakia; eta atzealdean, Azucarera kaleko hogeita hamalau eta hogeita hamasei zenbakietako etxeak.
IDUFIR: 31018000530465".
Katastroan:
Cortesen, 2. poligonoko 367. lurzatia, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitateak.
KOKATZE KODEAK | HELBIDEA EDO PARAJEA | AZALERAK (m²) Nagusi komuna | ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA |
2 367 1 1 | Mártires de la Patria 49 | 203,00 | INDUSTRIAKO LOKALAK |
2 367 1 2 | Mártires de la Patria 49 | 164,00 | ETXEBIZITZA |
2 367 1 4 | Mártires de la Patria 49 | 28,00 | ZOLADURA |
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001537450KA.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko azaroaren 19an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2416873