2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 58. eta 381. lurzatietan, García Orcoyen Ospitaleko lerrokadurak eta bolumenak zehazteko. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 58. eta 381. katastro-lurzatietan, García Orcoyen Ospitaleko lerrokadurak eta bolumenak zehazteko. Sustatzailea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua da.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2416777