2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
24-01494 eta 24-01495 gora jotzeko errekurtsoak, honako deialdi hauei dagokienez: deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola I ikastetxean (euskara) sortzen diren beharrei erantzutearren; deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola II ikastetxean (gaztelania) sortzen diren beharrei erantzutearren
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Itziar Cambra Compainsek, LAB sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoak (24-01494 eta 24-01495) aurkeztu dituela Nafarroako Administrazio Auzitegian, honako deialdi hauen aurka: deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola I ikastetxean (euskara) sortzen diren beharrei erantzutearren; deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, haur-hezitzailearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko, Haur Eskola II ikastetxean (gaztelania) sortzen diren beharrei erantzutearren.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz egiten ahalko dira (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori guztia, bat etorriz aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin.
Jarri den errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskabide baten bidez, zeina zuzenduko baitzaio Barañaingo Udalaren Aholkularitza Juridikoko Departamentuari. Eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.
Barañainen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2416387