242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 13an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Onestea Eguesibarko Udaleko 2024. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek dituena:

1.1. Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostuak:

1.1.1. Administrari laguntzaileen bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 1.4 eta 7.16.

1.1.2. Administrari-ofizialaren bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 2.11 eta 4.3.

1.1.3. Etxezain lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.5.

1.1.4. Familia-langileen bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 6.16 eta 6.22.

1.1.5. Gizarte-langilearen lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.23.

1.1.6. Gizarte-hezitzailearen lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.24.

1.2. Barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko lanpostuak:

1.2.1. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.4.

1.2.2. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.5.

1.2.3. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.6.

1.2.4. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.7.

1.2.5. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.8.

1.2.6. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 3.3.

1.2.7. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 3.5.

1.2.8. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 4.5.

1.2.9. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.9.

1.2.10. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.10.

1.2.11. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.11.

2. Lanpostu horiek aurten eta 2025ean beteko dira.

3. Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, administrazio-egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2416456