2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Los Arcosen, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2417082