2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
24-01460 gora jotzeko errekurtsoa, honi buruzkoa: behin betiko likidatzea UTC-2-ko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasak
Honen bidez aditzera ematen da Manuel García Vitoriak 24-01460 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), Vianako Udaleko Alkatetzak 2024ko ekainaren 24an emandako ebazpen baten aurka, gaia honako hau izanik: behin betiko likidatzea UTC-2-ko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasak.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2416795