2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 11. lurzatian. Hasierako onespena
Alkateordearen 2024ko azaroaren 12ko 2024-0070 Ebazpenaren bidez, horretarako eskuordetutako baitago (eskuordetzea 2023ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean), hasiera batez onetsi da 2. poligonoko 11. lurzatirako kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-10 (2) exekuzio-unitatean. Hitzarmena Untzueko Udalak eta lurzati horretako jabeek sinatu dute; José Javier, Maria Carmen eta Beatriz Lacunza Azcárate anai-arrebek, alegia. (158/2021 espedientea).
Erabakia jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.
Untzuen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkateordea, Iñaki Pérez de Ciriza Soteras.
Iragarkiaren kodea: L2416423