2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Deialdi publikoa, saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2024ko kanpainarena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 797817.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/797817).
Alkatetzaren 2024ko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdi honen oinarriak: deialdi publikoa, Zangozako saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2024ko kanpainarena.
Erosketetan deialdi honetako bonuak onartzen ahalko dituzte Zangozan jarduten duten titularrek, baldin eta deialdiaren oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
Oinarri hauen xedea da arautzea zer izapide egin eta zer baldintza bete behar dituzten onuradunek beren establezimenduetan erosketa-bonuak onartu ahal izateko, aurrekontuak ezartzen dituen mugen barruan betiere.
Laguntza hauek 2024ko aurrekontuko 1 43200 47001 aplikazioari egotziko zaizkio ("Herriko merkataritza suspertzeko bonuak), eta haien zenbatekoa 20.000 eurokoa izanen da.
Eskaerak aurkezteko epea 7 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/eu/.
Zangozan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2416849