Iragarkia
242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko
Orkoiengo Udaleko alkateak, azaroaren 14ko 2024-0859 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Orkoiengo Udaleko Oinarrizko Zerbitzurako.
Hona hemen deialdiaren oinarriak:
1. Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea familia-langilearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoaren bidez eta lanaldi osoan. Lanpostuak 47 zenbakia du Udalaren plantilla organikoan.
1.2. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin osatu nahi da aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat, jarraikiz deialdi honen 12. eta 13. arauei.
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansarien behin-behineko erregelamendua), bai eta Udalaren plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.5. Hautatzen diren pertsonek bete beharreko eginkizunen artean hauek daude, besteak beste: etxeko laguntza-zerbitzua ematea Orkoiengo Gizarte Zerbitzua osatzen duten udaletako etxe partikularretan.
–Itzako ibarra:
- Itza.
- Lete.
–Goñerri:
- Aizpun.
- Goñi.
- Urdotz.
- Azantza.
- Amunarritz.
–Ollaran:
- Anotz.
- Iltzarbe.
- Saldise.
- Ultzurrun.
- Egillor.
- Arteta.
- Ollo.
- Senosiain.
- Beasoain.
–Etxauribar.
–Oltza zendea:
- Ororbia.
- Aratzuri.
- Artazkotz.
- Asiain.
- Ibero.
- Izkue.
- Itzu.
- Lizasoain.
- Oltza.
–Beraskoain.
–Zabaltza:
- Arraitza.
- Ubani.
- Zabaltza.
–Ziritza.
–Etxarri.
–Bidaurreta.
Horretarako, joan-etorriak egin beharko dira Zentro Zibikotik, Orkoiengo Gizarte Zerbitzuen egoitzatik, lan egiteko leku zehatzetaraino. Langile bakoitzak bere kabuz egin beharko ditu joan-etorriak; Orkoiengo Udalak kilometro-ordaina ordainduko du, Nafarroako Gobernuak une oro xedatutakoaren arabera. Eginkizunak izanen dira, euren egoera dela kausa, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren premia duten pertsonez nahiz familiez arduratzea eta haien etxeko lanak egitea. Halaber, mailaren eta kategoriaren barrenean Udalak esleitu ahalko dizkio gisa bereko bestelakorik ere.
1.6. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatutako estatutua garatzeko eta betearazteko emandako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta aplikatu beharreko gainerako arauak.
2. Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.
Orobat, hartzen ahal dute parte espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak baina haien kontura bizi direnak.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Eskola-Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo balio bereko bertze bat, edo titulu hori eskuratzeko egoeran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
d) Honako titulu hauetako bat izatea:
–Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0208 kodea).
–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0108 kodea).
–Etxeko laguntzako laguntzailearen profesionaltasun ziurtagiria (SSCS30 kodea).
Salbuespenezko gaikuntza nahiz behin-behineko gaikuntza lanbide kategoria hauetan: gerokultoreak, zaintzaileak eta etxeko laguntzako laguntzaileak eta laguntzaile pertsonalak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuetarako, jarraikiz martxoaren 13ko 1653/2018 Ebazpenari.
–Bertze titulazio ofizial edo profesionaltasun ziurtagiri batzuk, hemen jasotakoen baliokideak direnak.
Era berean, izangaitzat onartuko dira honako titulu hauetakoren bat daukatenak:
–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria.
–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria.
–Arreta soziosanitarioko teknikaria.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
g) Gidabaimena izatea B1 motako ibilgailuak gidatzeko, eta izangaiaren konpromiso sinatua, azaltzen duena bere kabuz egin ditzakeela joan-etorriak (eskabidean bertan adierazi).
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 9. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
3. Eskabideak.
3.1. Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
3.2. Eskabideari gehituko zaio nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri ofizial baliokidea, eta, horretaz gain, gehituko dira izangaiak lehiaketaldian baloratzea nahi dituen merezimenduen frogagiri jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak.
3.3. Desgaitasuna duten pertsonek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean eginen diren deiei begira.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, bertze orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen dituzten.
4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
5. Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Alejandro López Orejuela, Orkoiengo Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Carol García Pellejeros, Orkoiengo Udaleko alkateorde eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzia.
1. epaimahaikidea: Nekane García Razquin, Orkoiengo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea.
Ordezkoa: Raúl Valenciano Rodríguez, Orkoiengo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte hezitzailea.
2. mahaikidea: Cristina Ochotorena Uranga, administrari-ofiziala Orkoiengo Udaleko Langileen Arloan.
Ordezkoa: María Olaetxea Otermin, Erregistro-Erroldako administrari-ofiziala Orkoiengo Udalean.
3. epaimahaikidea: Jose Ignacio Ropero Sánchez, langile funtzionarioen ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Eva Faure Gurbindo, langile funtzionarioen ordezkari sindikala.
Mahaikide-idazkaria: M.ª Ángeles Díaz Ramos, udaleko idazkaria.
Ordezkoa: M.ª José Aragón García, udaleko kontu-hartzailea.
5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
6. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Oinarri hauetan adierazi bezala eginen dira.
6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak, egin baino 48 ordu lehenago.
7. Lehiaketaldia.
7.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea. Lehiaketaldiaren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta gehienez ere 30 puntu emanen dira, baremo honekin bat:
a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez 20 puntu.
b) Prestakuntza osagarriagatik, baldin haren edukiak zuzenean zerikusia badu lanpostuarekin, gehienez 10 puntu.
7.2. Epaimahaiak IV. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
7.3. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.
8. Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldiak proba bakarra izanen du, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira. Probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 70 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 35 puntura iristen ez diren izangaiak.
8.2. Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta bertzelako materialik erabiltzen ahalko ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.
8.3. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun agiri nazionala (NANa) aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.
8.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
9. Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu Orkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.
9.2. Emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
c) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.
d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Hala behar badu, Orkoiengo Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.
9.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Orkoiengo Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.
10. Kontratazioa.
10.1. Hautapen prozedura bukatu eta izangaiek aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.
10.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Hautatzen den pertsonak kontratua sinatu beharko du hilabeteko epean, oposizio-lehiaketaren emaitza jakinarazten denetik. Epe horretan kontratua sinatzen ez badute (salbu ezinbertzeko kasuetan), galduko dituzte kontratatuak izateko eskubide guztiak. Horrelakorik gertatuz gero, 9. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
11. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.
11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri denarekin bat, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek sortuko ditu, deialdi honen 13. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.
–Hautaprobak gaindituta ere, lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.
–Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.
12. Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.
Kalifikazio epaimahaiaren espedientea jasota, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez, hautaprobak gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituztenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, honako dokumentazio hau aurkezteko:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Hala behar badu, Orkoiengo Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.
Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikatutako ezinbestekoetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna deusetan ukatu gabe, halakorik izanez gero.
Agiriak aurkezteko epea bukaturik, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda hauek:
a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrenda.
b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangai ez badira.
Oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, eta gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, halakoxea izanen da lehentasuna aldi baterako kontratazioa egiteko zerrendetan.
14. Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Orkoiengo Udalaren ardura da tratatzea izangaiek emandako datu pertsonalak, deialdi honetan parte hartzeko.
–Datuen tratamenduaren xedea da familia-langilearen lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren bidez, lanaldi osoan.
–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
- DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).
- DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. (Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (delegadoprotecciondatos@orkoien.com).
–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
15. Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bertzela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izena: ..........................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ..................................., jaioteguna: ..................................................., jaioterria: ........................................, (..........................,), helbidea: ..............................., (..........................,), karrika: ......................................................................., zenbakia: .............., solairua: .........................., posta kodea: .........................., telefonoa: .........................., zure aurrean agertu eta
AZALTZEN DUT:
Onartua izatea eskatzen dudala Orkoiengo Udaleko familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .......................................................(e)ko ......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen baititut.
Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, ezarritako denboran eta moduan.
Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkezten dudala, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batenak.
Lana egiteko leku zehatzetarainoko joan-etorriak neure kabuz egin ahalko ditudala.
Lehiaketaldian baloratzeko merezimenduen ziurtagiriak aurkezten ditudala, jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak*
Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen diren egokitzapenak eskatzen ditudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Aurkezten dut desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana*
Horiek horrela,
ESKATZEN DUT:
Eskabide hau tenorez eta moduz aurkeztutzat harturik, onartua izateko Orkoiengo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
(*) Bidezko denean bakarrik markatu.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
ORKOIENGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Orkoiengo Udala. Helburua: deialdia kudeatzea, lanpostua betetzeko. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, deialdiaren 14. oinarrian adierazitako informazio gehigarrian adierazitakoarekin bat.
II. ERANSKINA.–ADMINISTRAZIOKO GAIEN ZERRENDA
1.–Nafarroako toki-erakundeen lege araubidea: Udalerriak. Tokiko eskumenak. Antolaketa eta administrazioa.
2.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.
3.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.
III. ERANSKINA.–LANBIDEKO GAI ZERRENDA
1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
2.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.
3.–Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.
4.–Beren buruaz Baliatzeko Zailtasuna duten Pertsonei Laguntzeko Programa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen esparruan. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Laguntzaren xede diren egoerak. Gizartean eta familietan izaten ari diren aldaketen azterketa eta haien eragina etxeko laguntza zerbitzuan.
5.–Familia-langileak Etxeko Laguntza Zerbitzuan: haien eginkizunak eta lanaren ezaugarriak, etika profesionala oinarrizko gizarte zerbitzuen esparruan, eta informazio konfidentzialaren erabilera bertze zerbitzu batzuekiko harremanetan.
6.–Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen lanean. Gatazka egoerak menderatzea. Talde lana gizarte-zerbitzuen esparruan. Familia-langilearen koordinazioa lantaldeko gainerako profesionalekin.
7.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.
8.–Desgaitasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza-zerbitzuaren beharra izan dezaketen egoerak.
9.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, ariketa fisikoa eta loa; istripuak prebenitzea. Lehen laguntza. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen egokitzapena.
10.–Etxeko laguntza zerbitzuak zaintzaileei laguntza ematea. Familia-langilearen esku-hartzea eta haren eginkizunak.
IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez ere 20 puntu.
Enpresa edo administrazio publikoren batean deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunetan familia-langile gisa egindako zerbitzuak: urtebete oso bakoitzeko, puntu bat, eta gehienez 20 puntu. Zerbitzu egin bada lanaldi osoa baino lanaldi laburragoetan eta urtebete baino gutxiago iraun badu, hainbanaketa eginen da dagokion heinean.
Laneko eskarmentua frogatuko da enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiriak aurkeztuz.
Enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan hauek jaso beharko dira: Lanbide-kategoria, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, portzentajea edo ordu kopurua zehaztuta) eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera data zehatzak.
Laneko eskarmentua baloratzeko oharrak:
1. Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.
2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari puntu gehien ematen diona baloratuko da soilik.
3. Proportzioan zenbatuko dira lanaldi partzialeko kontratuak eta urtebete baino gutxiago iraun dutenak.
b) Bete beharreko lanpostuarekin zuzenean lotutako edukia duen prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 10 puntu, ondoko baremoari jarraikiz:
20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu.
20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura iritsi gabe: puntu bat.
40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura iritsi gabe: 1,5 puntu.
100 ordu eta hortik goiti: 2 puntu.
Orkoienen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2416683
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
