2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 15ean, honako deialdi hau eta hura arautzeko oinarriak onetsi zituen:
Deialdia, mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Antsoaingo Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Orobat, onetsi zuen prozesuari hasiera ematea.
Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Deialdiaren oinarriak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://sedeelectronica.ansoain.es/eu.
Antsoainen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2416748