2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko azaroaren 13ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Cascanteko 1. poligonoko 77. eta 87. katastro-lurzatietan, hirigintza-determinazioak aldatzeko. Plan hori Ucar Albañilería y Obras SL enpresak sustatu du.
–Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
–Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez:
https://cascante.sedelectronica.es/transparency/1fb1e70a-8e9c-43fd-bc74-fb0713061a06/
Cascanten, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2416482