1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
109/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lur-ondasunen Erregistroan 2024ko azaroaren 30ean dauden ondasun higiezinen balioak.
Hala ezartzen baitu bere 21.4 artikuluan Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeak, Nafarroako Foru Ogasunean ondasun higiezinak baloratzeko eginkizunak dituen zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du urtero, Lur-ondasunen Erregistroan azaroaren 30ean dauden ondasun guztien balioak onesteko.
Hala xedatzen baitute beren 43. artikuluan Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuek, azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren bitartez onetsitakoek, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari dagokio, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.
Aipatutako foru legearen 21.5 artikuluak agintzen du Nafarroako Foru Ogasunak ebazpen horri buruzko iragarkia jarriko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrela foru lege horren 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.
Manu horrek, gainera, adierazten du Nafarroako Zerga Ogasunak azaroaren 30ean inskribatuta dauden balioen kontsulta gaituko duela, zabalkunde publikoko bitarteko informatiko edo telematikoak eta beste baliabide osagarri batzuk erabiliz, titularrek beren ondasunei esleitutako balioa benetan zein den jakitea bermatzeko.
Azkenik, lege beraren 21.6 artikuluak ezartzen duenez, agertzeko ezarritako epea bukatu eta biharamunetik hasita, ulertuko da interesdun guztiek beren ondasunen balioen berri nahikoa izan dutela.
Horrenbestez, aipatu aginduetan xedatutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea Lur-ondasunen Erregistroan 2024ko azaroaren 30ean dauden ondasun higiezinen balioak.
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igor daitezela, horrela Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen, abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.
Hirugarrena.–Adieraztea ezen, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.7 artikuluan xedatutakoarekin, foru lege horren 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, titularrek beren ondasunei esleitutako balioa egiaz jakiten duten egunetik hasita, eta, betiere, agertzeko epea amaitu eta biharamunetik aurrera, baldin eta esleitutako balio berriak aldatzen badu aurreko zergaldiko lurralde kontribuziorako zerga-oinarri gisa hartu zen erregistro-balioa.
Laugarrena.–Onetsi diren balioen kontsulta gaitzea Nafarroako Atarian ere, Interneten.
Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2416754