242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko abuztuaren 23an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03429.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-20243100200103429 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea:

1. finka. Iruña.

Bakarra.–Iruñeko 28.069 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 578. liburua, 1076. liburukia, 95. folioa. IDUFIR/CRU: 31010000310788.

Hirikoa: laurogeita lau. Laurogeita lau zenbakia duen aparkaleku plaza, Iruñeko Marcelo Celayeta Etorbideko 3.1-3.2 orubean dagoen eraikineko bigarren sotoan. Hamabost metro eta bi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Alboan ditu: sartu eta eskuinaldean, laurogeita bost zenbakiko plaza; ezkerraldean, larrialdietako eskaileren kaxa; hondoan, bide publikoen zorupea, eta aurrean, maniobratzeko tokia. Elementu komunen kuota: ehuneko zero oso eta hirurehun eta hogeita bederatzi milaren.

Iruñeko katastroa: 7. poligonoa, 2576. lurzatia, 1 azpilurzatia, 169. unitatea. Marcelo Celayeta etorbidea 35, 2. sotoa, 84 zenbakiko aparkaleku plaza. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia:Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002013777PL.

–2. lotea:

2. finka. Iruña.

Bakarra: Iruñeko 30.871 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 616. liburua, 1139. liburukia, 201. folioa. IDUFIR/CRU: 31010000330786.

Hirikoa: Zazpi. Zazpi zenbakia duen aparkaleku plaza, Arrotxapeko Plan Partzialean P2.a poligonoko 2.1 orubean dagoen amaitutako eraikineko lehenengo sotoan, Iruñeko Ave María zeharbidetik sartu behar da. Hogeita lau metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadroko azalera eraikia du. Alboan ditu: sartu eta eskuinera, eskaileren kaxa; ezkerrean, 668. katastroko lurzatiaren zorupeko eraikina; hondoan, bost zenbakiko plaza, eta, aurrean, manioratzeko tokia. Elementu komunen kuota: ehuneko oso bat eta hirurehun eta berrogeita hemeretzi milaren.

Iruñeko katastroa: 7. poligonoa, 2925 lurzatia, 1 azpilurzatia, 38 unitatea. Ave María zeharbidea 17, 1. sotoa, 7 zenbakiko aparkaleku plaza. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002031484OD.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2416918