2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza ordenantzaren 83. artikuluan. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantzaren 83. artikulua ("Nekazaritzako biltegien ezaugarriak").
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deierrin, 2024ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2416811