2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, honako ebazpen hau eman du 2024ko azaroaren 12an:
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2024ko irailaren 19ko ebazpen baten bidez, prozesu-ingeniari bat hautatzeko deialdia arautzeko oinarriak onetsi zituen.
Ikusi dira izangaiek aurkeztutako eskabideak eta agiriak.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onartuen behin-behineko zerrenda onestea, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin prozesu-ingeniariaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. Hona hemen:
Izangai onartuak:
IZANGAIA | NAN |
ALONSO URSUA, DAVID | ****9439* |
CASTILLO MARTINEZ, PEDRO JESUS | ****4222* |
ELIZALDE MARQUINA, SERGIO | ****9694* |
LAUROBA ZUBIRI, IGNACIO | ****5913* |
MARQUES RESANO, JAVIER | ****9569* |
OZCOZ PEREZ, JOSE FELIX | ****6519* |
VIDAURRETA ABAIGAR. FRANCISCO | ****0541* |
Izangai baztertuak:
IZANGAIA | NAN | ARRAZOIA |
CIORDIA BALDUZ, SUSANA | ****1317* | Ez dauka eskatutako titulazioa. |
EZQUERRO LANDIVAR, JAIME | ****3650* | Tituluaren kopia konpultsatua falta da. B gidabaimenaren kopia konpultsatua falta da. NANaren edo agiri baliokidearen kopia konpultsatua falta da. Lan-bizitzaren ziurtagiria falta da. |
Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.
Azkoienen, 2024ko azaroaren 12an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2416781