242. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 3. poligonoko 421., 425. eta 426. lurzatietan eta haiekin muga egiten duten espazio publikoetan, Olkozko iparraldean. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2022ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat sinatzea José Luis Goñi Osacar-en eta Olkozko Kontzejuaren artean, hirigintza-plangintza exekutatzeko. Zehazki, Udal Planean egindako aldaketa egituratzaile bat exekutatu nahi da, eragiten diena 421., 425. eta 426. katastro-lurzatiei eta haiekin muga egiten duten espazio publikoei (OSI-1en parte ziren, eta bideak eta espazio libre publikoak eratzeko utziko dira). Orobat, hitzarmenaren bidez lortu nahi da lurzoruen klasifikazioa aldatzea eta lurzoru urbanizaezin bilakatzea.

Ikusi da hitzarmenaren xedea dela, ezarritakoari jarraikiz, erabilera publikoa (bidearena, alegia) eta espazioa aldatzea; aldatzea, hain zuzen, kokaleku fisikoa eta konfigurazioa. Hitzarmena Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Biurrunen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2416675