77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

Aurkibidea

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1737/2008 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, langile autonomoei diru-laguntzak emateko deialdiaren arauak ezartzen dituena. Honen bidez amatasuna, aitatasuna, adopzioa, adoptatu aurretik edo modu iraunkorrean familian hartzea dela eta, ordezkatuak izatea ahalbidetu eta atsedenaldia hartzeko aukera izateko Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabe bat kontratatzeagatik diru-laguntzak ezarri dira.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nerea Idoya Guruceaga Lizarraga andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

75/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Inés Domínguez Marcos andrea, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko Ikerketarako Laguntzen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2008ko maiatzaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

76/2008 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Montserrat Merino Gutiérrez andrea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

112/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, José Miguel Gamboa Baztán jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Antolamendu Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

113/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, José Miguel Gamboa Baztán jauna Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

1867/2008 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez izendapenak egin dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari izateko 11 lanpostu betetzeko, proposatutako izangai bat izendatzea ezinezkoa dela erabaki da eta lanpostu hutsak esleitu dira.

842/2008 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabilioiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

873/2008 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Concepción Goñi Orayen andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatria Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

874/2008 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Luis Alzueta Zubiri jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Traumatologia eta Ortopedia Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

461/2008 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

1620/2008 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari-bide-hezkuntzako monitore izateko lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

78/2008 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

79/2008 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

1796/2008 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 36 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Lanpostu horietako 15 lan araubidekoak dira, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Horretaz gainera, langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu dira.

1893/2008 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, suhiltzaile sarjentu izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.

1278/2008 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 5ean emandako 77/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa) izateko lanpostuak, egun tramitatzen ari den lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak, oposizio bidez betetzekoa.

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

713/2008 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Aldazko (Larraun) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta haren ondoriozko lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen dituena.

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

204/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ezintasunak dituzten pertsonen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateendako oporretarako programetarako 2008ko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

94/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, 2008. urtean Nafarroan hartzaile lanak egiten dituzten bidaia agentzientzako diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

1.3.6. Beste batzuk

253/2008 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, eskolaren esparruan osasuna sustatzeko berrikuntza sarien deialdia egiten duena.

250/2008 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Faltzesko eta Azkoiengo (Nafarroa) udal mugapetako Ingurumen eraginaren azterlana eta Faltzesko ohiko ureztaketa berritzeko oinarrizko proiektua jendaurrean jartzen duena. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.

431/2008 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, S. Coop. Ltda. Cerealista de Allo entitatearen titulartasuna, ernalkuntza autogamoko zerealen ekoizle-ugaltzailearena, Cerealista Ezkibel S. Coop. entitateari eman zaio.

1076/2008 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Lizuri" ENSa (278NA) desegiteko agiria Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzea xedatzen duena.

1077/2008 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Lesakenea" ENSa (697NA) eratzeko agiria Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzea xedatzen duena.

608/2008 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategien kreditazioa Laboratorio Técnico de Geología y Control, S.A.L.ari ematen diona.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

ERABAKIA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten duena, 2008rako.

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Ordenantza, Aiegiko Udalaren edukiontziaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

DONEZTEBE

Ediktua

Ediktua

LEDEA

Aldaketa Ledeako Udaleko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

OTSAGABIA

Otsagabiko udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza

OLATZ

Hilerriaren erregelamendua. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Nafarroako Ubideko alde ureztagarrien V. sektoreko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

OROTZ-BETELU

Udalaren hondakindegiaren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

DEIERRI

Ordenantza, Deierriko Udalaren eskumeneko landabideen erabilera arautzen duena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen eta SCPSA sozietatearen arteko harremanen erregelamendua

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Hautetsien ordainsariak

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CASCANTE

Aldaketa 2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ETXALAR

Plantilla organikoaren behin betiko onespena

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERGOIENA

2008ko aurrekontuak behin betiko onetsirik

ETXALAR

2008ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

DEIERRI

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

AURITZ, ORREAGA ETA ERROIBARKO UDALEN BATASUNA

2007ko kontu orokorrari

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Arau Subsidiarioetako U.A.U. 5.11 unitatearen borondatezko birzatiketa. Behin betiko onespena

LEITZA

Herrilurraren desafektazioa

MENDABIA

S1/AR1eko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduteko oinarriak. Behin betiko onespena

NAZAR

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

ERRIBERRI

Hirigintzako Udal Planeko antolamendu xekakatuen determinazioetako aldaketa

AZKOIEN

Lankidetzarako proiektuetarako laguntzak

VI. PROZEDURA JUDIZIALAK

JUZGADO DE INSTRUCCIÓN NÚMERO TRES DE PAMPLONA

Juicio de faltas 110/2008

JUZGADO DE LO SOCIAL NÚMERO TRES DE PAMPLONA

Edicto de notificación. Ejecución 15/2008

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

NOÁIN (VALLE DE ELORZ)

Notificación de sanción

PAMPLONA

Notificación de denuncias por infracciones de tráfico

Recurso contencioso-administrativo número 80/08-3 (P.A.). Notificación a interesados no localizados en la forma legal establecida

Notificación de incoación de expedientes sancionadores

8.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE CADREITA

Convocatoria a reunión