77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2008ko ekainaren 9ko 12:00etan aurkeztu direla "Asociación de Técnicos Superiores de Construcción de Navarra" lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Eduardo Steven Pascual eta Patxi Xavier Prieto Iriarte jaunak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 11n.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0809252