77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Doktoratu aurreko eta ondorengo programen gastuetako gerakinak Nafarroako unibertsitate eta ikerketa zentroetan ikerketa proiektuei laguntzeko programari berresleitzea. Hezkuntza Departamentuko prestakuntzarako eta I+Grako laguntza plana. 2007ko deialdia.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 69/2008 Ebazpenaren 2. puntuan ezarritako aukerak erabiliz, eta balorazio batzordeak maiatzaren 7an egindako bilkuran hartutako erabakia dela eta, hurrengo hau iragarri da:

1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 7an eta maiatzaren 22an, hurrenez hurren, emandako 142/2008 eta 179/2008 Ebazpenen bidez, Doktoratu aurreko eta ondorengo programak ebatzi ziren. 2008 eta 2009rako gastuetako gerakinen berresleitzea, datu hauekin bat:

.Doktoratu aurreko laguntzen programaren gerakina:

-2008. urtea: 29.016,15 euro.

-2009. urtea: 2.098,38 euro.

.Doktoratu ondoko laguntzen programaren gerakina:

-2008. urtea: 43.870,58 euro.

-2009. urtea: 29.855,16 euro.

.Ikerketa proiektuei laguntza programari berresleitutako zenbatekoa osora:

-2008. urtea: 72.886,73 euro.

-2009. urtea: 31.953,54 euro.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 26an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0808304