77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1893/2008 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, suhiltzaile sarjentu izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bidez, suhiltzaile sarjentu izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozedurako probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea, deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 2.1.1 arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, oposizioko azken bigarren ariketa gainditu duten guztiek azkenekoa ere gainditu dutela, lanpostua eskuratu ala ez.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Suhiltzaile sarjentu izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek ingeniari edo arkitekto teknikoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpena eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Suhiltzaile sarjentu izateko lanpostuak betetzeko probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (332/2007 Ebazpena, 2008ko otsailaren 5ekoa)

ORDENA DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

1 ANDUEZA ELIA, AITOR 80,63

2 BAEZ FERNANDEZ DE IGOROIN, RUBEN 67,43

Iragarkiaren kodea: F0809146