77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari-bide-hezkuntzako monitore izateko lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari - bide hezkuntzako monitore izateko lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.1 arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Ana Jesús Jiménez Muro, txanda irekiko izangaia, izendatzeko proposamena aurkeztu du, hori izan baita hautaprobak gainditu dituen izangai bakarra. Deialdi hura 2003ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Iruñean, 2008ko ekainaren 10ean.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F0809211