77. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

431/2008 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, S. Coop. Ltda. Cerealista de Allo entitatearen titulartasuna, ernalkuntza autogamoko zerealen ekoizle-ugaltzailearena, Cerealista Ezkibel S. Coop. entitateari eman zaio.

S. Coop. Ltda. Cerealista de Allo entitatea, Alloko Lerin errepidea zk./g helbidea duena, Hazi Ekoizleen Erregistroan ernalkuntza autogamoko zerealen ekoizle-ugaltzaile bezala inskribatuta dago, 485 zenbakiarekin. Entitate horrek eskatu du inskripzioaren titulartasuna aldatu eta Cerealista Ezkibel S. Coop. entitateari ematea. Entitate honek helbide bera du.

Cerealista Ezkibel S. Coop. entitatea S. Coop. Ltda. Cerealista de Allo eta Cooperativa Cerealista San Isidro de Arróniz kooperatibak bat eginda sortu da.

Landare ekoizpenari buruz Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak (Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak) Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin bat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuak atxikitzeko otsailaren 6ko 40/1986 Foru Dekretuarekin eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Tekniko Orokorra onesten duen 1986ko maiatzaren 23ko Ministerioaren Aginduarekin bat.

Landare Ekoizpenaren Bulegoak eskatutako titulartasunaren aldaketa ematea proposatu du, legeak gai honi buruz ezartzen duena betetzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hazi Ekoizleen Erregistroan ernalkuntza autogamoko zerealen ekoizle-ugaltzaile bezala 485 zenbakiarekin inskribatuta dagoen S. Coop. Ltda. Cerealista de Allo entitatearen titulartasuna Cerealista Ezkibel S. Coop. entitateari ematea. Entitate honen IFKa F31169717 da eta helbidea Alloko Lerin errepidea zk./g.

2. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 27an.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

Iragarkiaren kodea: F0808487